Capa

Ene Itsugidari, Ene Kapitain

Moure Trénor, Gonzalo Tradução: López Gaseni, Manu
KALANDRAKA/PAMIELA
08 / 2020
9788491721871
978-84-9172-187-1
Basco
Tamaina Handia
ESPANHA
LITERATURA INFANTIL: DE 7 A 9 AÑOS

Sinopse

Emozioa eta edertasuna, aita baten eta haren alabaren arteko maitasun sakona, eta ikusteko mugetatik harago ikusteko gaitasuna, horiek guztiak agertzen dira liburu honetan.

Izan ere, iluntasunean bizitzeak edo ikus-eremu murriztua izateak ez dute zertan bizitza oso baten garapena oztopatu. Eta, pertsonaia hauen kasuan bezala, eskolarainoko ibilbidea zinezko abentura bihurtzen da, non hiria oihan bihurtzen den, izaki basatiak eta soinu liluragarriak eta guzti, edo zebrabide bat ibai emaritsu baten gaineko zubi bilakatzen den.

«Ene Itsugidari, Ene Kapitain» liburuak neskatoaren eta haren aitaren arteko samurtasuna eta miresmena transmititzen du, elkarren beharra dutelako ametsez betetako mundu habitagarriago eta ederrago batean segurtasunez ibiltzeko. Elkar zaintzeko beharraz gainera, neskatoaren pentsamenduak, zalantzak eta sentiberatasun berezia ere islatzen ditu.

Gonzalo Moure-ren testu eder honetan, elkarrizketa eta narrazio introspektiboa txandakatzen dira hiri bateko agertokian, zein Maria Giro?n-ek piztia basati, samur eta atseginez kolonizatzen duen, animaliok baitira protagonistaren irudimenean bizi diren bidelagun maitagarriak.